GAZAREN ALDEKO PROIEKZIO-EKINTZA GLOBALERA DEITZEN DU PELIKULAREN LANTALDEAK DATORREN URTARRILAREN 18RAKO
2010eko urtarrilaren 18an urte bat beteko da Israelek Gaza bonbardatzeari utzi zionetik. Eraso horrek 2008ko abenduaren 27tik 2009ko urtarrilaren 18ra bitarte iraun zuen eta 1.412 palestinar akabatu zituen. “To Shoot An Elephant” (TSAE) izeneko dokumentalak Gazako zerrendatik bertatik kontatzen du egun horietan gertatutakoa.Bonbardaketen narrazio zuzena eta pribilegiatua izanik, dokumentalak Israelen propagandari eta nazioarteko isiltasunari aurre egiteko tresna izan nahi du.
Populazio zibilaren lekukotasuna den aldetik, bertan gertatutakoa kontatzeko egiazko materiala dugu TSAE. Mass Mediak ezkutatutako hori erakusten digun irudi ordezkaezina da, sionisten kontrolaren menpe bizi direnen soinu-banda pribilegiatua… Errealitatearen zati horrek erakusten digu nolakoa den bizimodua irteteko aukerarik ematen ez duen gerra batean.
Narrazioaren eta salaketaren aldetik duen balioaz gain, TSAE taldean eta modu horizontalean eta autonomoan egindako lanaren adibide da eta bere xedea da ikus-entzunezko lanak aurrera eramateko moduak eta bideak berritzea, bai produkzio-prozesuan bai horien banaketan eta komunikazioan. Talde-lanaren eta Creative Commons lizentzien alde eginez, gure nahia da dokumentalak bere ekoizleen mugak gainditzea eta ikuslearen material bilakatzea.
TSAE-ren lantaldeak kolektibo, talde edo pertsona orori dei egin nahi die 2010eko urtarrilaren 18an proiekzio bat antola dezaten; berdin dio non, noiz edo nola egiten den. Eskatzen dugun bakarra da proiekziora joateagatik sarrerarik ez kobratzea. Herri bateko plazan egin daiteke, ateneo batean, kultur etxean, eskolan, talderen baten egoitzan, gizarte etxean, okupatutako etxe batean, zine batean…
Global Screening izendatu dugu eta nahiko genuke sareko nahiz tokian tokiko gertaera bilakatzea, komunikazio antagonistaren oinarri batzuk egi bihur daitezen. Izan ere, hori garaipen bat izanen litzateke nazioarteko isiltasunaren aurrean, sareak eratu eta ideiak zabalduko lituzkeen elementua izanen litzatekeelako.
Global Screening-ak joan den urteko bonbardaketak gogorarazteko gertaera politikoa izan nahi du, baina aldi berean, ikus-entzunezko materialen eta edukiak partekatzeko tresnen erabilera askea ere sustatu nahi du. Hori horrela, proiekziorako lekuak ugarituz lortuko dugu dokumentalaren diskurtsoaren eragina areagotzea eta bere mezua gehiago zabaltzea.
Dokumentala bi modutara lor daiteke: DVD bat eros daiteke halawww.toshootanelephant.com webgunean nola mezu bat bidaliz [email protected] helbidera. Gomendatzen dugu eskariak lehenbailehen egitea, garaiz hel daitezen leku guztietara. Era berean, TSAE eskuragarri izanen da torrent-en, webgunean aste honetan bertan ezagutzera emanen dugun estekan.
Tximeleta baten hegaldi leunak urakanak eragin ditzakeen moduan,
ikus-entzunezko xuxurla bat partekatzeak inguratzen gaituztenak mugi
ditzake eta Israelgo harresiaren oinarriak puskatu. Hori da Global
Screnning-en xedea eta horretan lagunduko dugu parte hartzen
dugunok. Zenbat eta jende gehiago gerturatu, orduan eta aukera
gehiago izanen dugu gure oihuak Gazako gau amaiezinean gailentzen
den isiltasuna hauts dezan. Urtarrilaren 18an ikusi, entzun eta irakurri
nahi zaituztegu.
Dokumentalaren edukia, ekoizteko modua eta haren hedapena
TSAE-ren proiektu globalaren oinarrizko zutabeak izan dira, eta
lankidetza, sormenerako autonomia eta informazioa askatasunez
lortzea, berriz, lanerako ardatz nagusiak. Keinu, modu eta diskurtso
horiek eragin zuzena dute kapitalismoaren kultur produkzioan,
mainstream-ak ezarritako produkzio-kateak leherraraziz eta
kontraboterezko espazioak sortuz.
Katearen azken mailak, banaketak, gogoeta berezia merezi du:
dokumental hau gurea da, bai eta hori ikusi, kopiatu, Interneten jarri
edo proiektatuko dutenena ere. Horrexegatik, DVDaren banaketa
egiteko proposamen bat egin nahi dugu, DVD horien salmentatik
ateratako dirua berriro banatzeko aukera egon dadin. Eguzki Bideoak
talde bideoaktibistak egindako proposamena da, bera arduratu baita
dokumentalaren argitaratzeaz.
Urtarrilaren 18az eta proiekziorako ehunka lekutan bilduko diren milaka
lagunez baliatuta, uste dugu egun hori aukera paregabea izan
daitekeela DVDa saltzeko. Egun horretarako argitaratuko da eta
14 hizkuntzatan egonen da. DVDak saldu ahal izateko, proiekzioa
antolatzen duten taldeek eskariak egin beharko dituzte ahalik eta
lehen. Materiala paketeria bidez bidaltzeko azken eguna urtarrilaren
12a izanen da Euskal Herri mailan.
DVDaren prezioa 12 eurokoa da, baina taldeei prezioaren erdian
banatuko zaie. Hala, tokian tokiko talde bakoitzak 6 euro lortu ahal
izanen ditu salmenta bakoitzean bere jarduerekin aurrera jarraitu ahal
izateko. Eguzki Bideoak arduratuko da kopiak kudeatzeaz eta horiek
bidaltzeaz. Toki bakoitzera bidali beharreko DVD-en kopurua 25eko
multiploa izanen da (gauzak behar bezala antolatu ahal izateko).
Kostuei dagokienez, talde bakoitzak aldez aurretik ordaindu beharko
ditu eskatutako DVD-ei dagokiena eta bidaltze-gastuak.
Bidaltze-gastuak 100 euro baino handiagoak badira, Eguzki Bideoak-ek
erdia ordainduko du.
Global Screening, Global Screaming
GAZAREN ALDEKO PROIEKZIO-EKINTZA GLOBALERA DEITZEN DU PELIKULAREN LANTALDEAK DATORREN URTARRILAREN 18RAKO
2010eko urtarrilaren 18an urte bat beteko da Israelek Gaza bonbardatzeari utzi zionetik. Eraso horrek 2008ko abenduaren 27tik 2009ko urtarrilaren 18ra bitarte iraun zuen eta 1.412 palestinar akabatu zituen. “To Shoot An Elephant” (TSAE) izeneko dokumentalak Gazako zerrendatik bertatik kontatzen du egun horietan gertatutakoa.Bonbardaketen narrazio zuzena eta pribilegiatua izanik, dokumentalak Israelen propagandari eta nazioarteko isiltasunari aurre egiteko tresna izan nahi du.
Populazio zibilaren lekukotasuna den aldetik, bertan gertatutakoa kontatzeko egiazko materiala dugu TSAE. Mass Mediak ezkutatutako hori erakusten digun irudi ordezkaezina da, sionisten kontrolaren menpe bizi direnen soinu-banda pribilegiatua… Errealitatearen zati horrek erakusten digu nolakoa den bizimodua irteteko aukerarik ematen ez duen gerra batean.
Narrazioaren eta salaketaren aldetik duen balioaz gain, TSAE taldean eta modu horizontalean eta autonomoan egindako lanaren adibide da eta bere xedea da ikus-entzunezko lanak aurrera eramateko moduak eta bideak berritzea, bai produkzio-prozesuan bai horien banaketan eta komunikazioan. Talde-lanaren eta Creative Commons lizentzien alde eginez, gure nahia da dokumentalak bere ekoizleen mugak gainditzea eta ikuslearen material bilakatzea.
TSAE-ren lantaldeak kolektibo, talde edo pertsona orori dei egin nahi die 2010eko urtarrilaren 18an proiekzio bat antola dezaten; berdin dio non, noiz edo nola egiten den. Eskatzen dugun bakarra da proiekziora joateagatik sarrerarik ez kobratzea. Herri bateko plazan egin daiteke, ateneo batean, kultur etxean, eskolan, talderen baten egoitzan, gizarte etxean, okupatutako etxe batean, zine batean…
Global Screening izendatu dugu eta nahiko genuke sareko nahiz tokian tokiko gertaera bilakatzea, komunikazio antagonistaren oinarri batzuk egi bihur daitezen. Izan ere, hori garaipen bat izanen litzateke nazioarteko isiltasunaren aurrean, sareak eratu eta ideiak zabalduko lituzkeen elementua izanen litzatekeelako.
Global Screening-ak joan den urteko bonbardaketak gogorarazteko gertaera politikoa izan nahi du, baina aldi berean, ikus-entzunezko materialen eta edukiak partekatzeko tresnen erabilera askea ere sustatu nahi du. Hori horrela, proiekziorako lekuak ugarituz lortuko dugu dokumentalaren diskurtsoaren eragina areagotzea eta bere mezua gehiago zabaltzea.
Dokumentala bi modutara lor daiteke: DVD bat eros daiteke halawww.toshootanelephant.com webgunean nola mezu bat bidaliz
[email protected] helbidera. Gomendatzen dugu eskariak lehenbailehen egitea, garaiz hel daitezen leku guztietara. Era berean, TSAE eskuragarri izanen da torrent-en, webgunean aste honetan bertan ezagutzera emanen dugun estekan.
www.toshootanelephant.com is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
website by zumzum