DVDak eta materiala

Erosi DVDa gure online dendan

To shoot an elephant dokumentala eskuragarri dago jatorrizko bertsioan, ingelesa eta arabieraz, ingelesezko azpitituluekin, (eta horretaz gain, aukera dago azpititulu guztiak ingelesaz, arabieraz, gazteleraz, frantseseraraz, alemaneraraz, polonieraz, italieraz, hebreeraz, euskaraz, katalunieraz eta portugaleraz irakurri ahal izateko). Unitate bakoitzeko prezioa 12 eurokoa da, eta horri gehitu behar zaio zure herrialdera bidaltzearen gastuak.

 

Eros ezazu sorta bat zure emanaldirako

Urtarrilak 18ko emanaldietan mundu mailako milaka jendea bilduko denez, uste dugu aukera ona dela jende askok ekimenari laguntzeko eta ekoizten ari garen dokumental eleanitza saltzeko. Dokumentala proiektatzeaz gain, kolektiboei ekitaldiotan banaketarekin bat egiteko aukera luzatzen diegu. Beraz, taldeek dokumentala saltzeko aukera edukiko dute emanaldien aurretik, emanaldietan, batia ondoren ere. Salmentarako prezioa 12 eurokoa da, baina banaketan parte hartzen duten taldeek erosi ahal izanen dute prezio erdian, 6 eurotan. Horrela, dokumentalaren salmentarekin taldeek diru pixka bat lortu ahal izanen dute emanaldiaren gastuak berreskuratzeko, edota haien beste ekitalditan laguntzeko.

Deskarga ezazu dokumentala

Get a free copy of the film through this link.

Donate

To shoot An Elephant lan taldea egitasmo kolektibotzat har genezake, autonomoa, asanbleario eta herrikoia. Gobernu zein enpresa pribatuengandik ez dugu inolako diru-laguntzarik jaso.

Lehenik, bideo emanaldiaren beharraren inguruko hausnarketa egin genuen. Ondoren, zenbait pertsona eta sarez osaturiko mapa bat egin genuen, horren bidez filmaren ekoizpena zein banaketa zehazte aldera. Gauzak horrela, hainbeste lan egin behar izan dugu: ekoizpen osteko lanak, karatularen diseinua, itzulpenak, azpitituluak, web-orrialdea, estrak, hamaika telefono dei eta mezu elektroniko…

Gure alternatiba bakarra zure elkartasuna da. Horrexegatik sostengu ekonomikoa eskatzen dizugu. Gastuak estali ahal izateko, urtarrilaren 18an eginen den bideo emanaldia egin ahal izateko, eta ahal den neurrian, edukin kritikoak dituzten film berriak ekoiztu ahal izateko.

 

Deskarga ezazu dokumentalaren materiala

Deskarga ezazu Zip fitxategi bat material guztiarekin!